Tortotxikiren eskaintza Lizarran 2014

Tortotxiki fundazioa

Tortotxiki fundazioaren eskaintza 2014rako Lizarran:

Multikirolak eta psikomotrizitatea: material ugari txikienek primeran pasatzeko: koltxonetak, baloiak, uztaiak, pilotak, saskiak, zakuak, sokak… 4 eta 5 urte bitarteko haurrei bideratua, Lizarrako Erremontibal eskolan eskainiko da. Ostiralero urritik ekainera bitarte (16:30/17:30). Urte osoko prezioa, 150€

Aerobik koreografikoa: abesti modernoen koreografiak egingo ditugu. 6 urtetatik aurrerako haurrentzat, Lizarrako Kiroldegian eskainiko da. Ostegunero urritik ekainera bitarte (17:30/18:30). Urte osoko prezioa: 150€

Musika: 6 urtetatik aurrera eskainiko da, asteazkenero urritik eta ekainera bitarte. Solfeoa taldean eskainiko da eta 150€ izanen dira, instrumentua aldiz 325€ urtean (trikitixa, panderoa, txistua, txalaparta, pianoa eta kantua).

Euskal dantzak.Arin-arin, Zortziko, Zazpi Jauzi, Balkarlos, Larrain dantza…6 urtetatik aurrera eta asteartero urritik eta ekainera bitarte (17:00/18:00). Urte osoko prezioa, 150€.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena