Tortotxikik Lizarran duen eskaintza eta haurren Aerobic bideoa

Tortotxikiren aerobic taldea Lizarran, 2013-2014ko Gabonetan

Nagusiki haurrei begirako eskolaz kanpoko jarduerak antolatzen dituen fundazioa dugu Tortotxiki. Garesen badu ere jardun nagusia, azken bi urteotan Lizarrara ere zabaldu da aerobic, psikomotrizitatea, dantza eta trikitixa ikastaroa eskainiz. Fundazioaren ezaugarri nagusienetakoa dugu jardueren eskaintza euskarazkoa izatea. Jakina denez haurrek urte osoko esna-denboraren %16 inguru ematen dute eskolan euskaraz ikasten, hortik kanpo ez badugu indartzen bere euskararekiko esposizioa (etxean euskaraz, eskolaz kanpoko jarduerak, filma, tele-saio … ) euskara erosotasunez erabiltzeko zailtasunak izan ditzake gurea bezalako eskualde batean.

Tortotxiki
Aurreko artikuluaIzarbeibarko eta Lizarraldeko urtarrilaren 13tik 26rako euskal agenda
Hurrengo artikuluaEuskararen 3. Ginkanaren finalerako sailkatuak