Garesko udalak ekarrita, datorren azaroaren 15ean Pirritx, Porrotx eta Marimotots izanen ditugu Arga ondoko herrian. Sarrerak 6 euroan salgai Garesko Udaletxean eta liburudendetan. Lizarran, aldiz, Ekolore jostailu dendan.
“Datorren ikasturte osoan garatuko dugun proiektuak BOROBILEAN izena du. Bonberenean grabatu dugun diskoa bezalaxe. Karlos Osinagak astindu du batuta, Joseba Poncek ilustrazioak egin ditu eta bion artean sortu dituzte soinuak. Pailazook, Ane Labaka eta Unai Muñoaren laguntzarekin hitzak sortu ditugu, eta koadrilla zabal bat izan dugu laguntzen. Borobilean egin dugu eta emaitza zuoi ere borobila iruditzea espero dugu.”
Aurrerapen abestia:




