Pazko Astea kulturaz beteta datorkigu, musika + euskara, musiKARA gonbidatzen zaituztegu. Hala, 31n ekinen diogu, Aritzalan, “Isiltzen joan zirenak” lanarekin, Lourdes Iriondoren obran oinarritutako errelato musikatua (helduentzat). Ondoren, 3an, Jaitzen “Txomin & Txistuman Deskontzertuan” izanen dugu, familia osoarentzako kontzertu didaktiko xelebrea herriko frontoi estalian eta, azkenik, 10ean, “Musika eta ipuinekin, jolastu elkarrekin!” saio goxoa izanen dugu Villatuertan: 0-3 adineko haurrei eta haien konfidantzazko helduei zuzenduta.
Izen ematea: jarduera guztietan aldez aurretik izena eman beharko da. Horretarako Irantzu euskara zerbitzuaren telefonoan edo helbide elektronikoan egin daiteke. Eman beharreko datuak: Ikusle bakoitzaren izen-abizenak, telefonoa, herria eta haurren kasuan adina.