“Pausorik pauso, ikastola auzolanean” dokumentala bihar, ostirala

Pausorik pauso

Lizarraldeko euskalduntzean erabateko garrantzia izan du eta dauka Lizarra Ikastolak, datuak eta kalea berak horren erakusle ditugu. Horregatik bakarrik interesgarria zaigu ostiralean emanen den dokumentala: “Pausorik pauso, ikastola auzolanean”. Ez da lehendabiziko aldia Lizarrako ikastolaren inguruan dokumentala egiten dela, horrela, orain hiru urte Se prohibe la palabra eskaini ziguten, Errepublika garaiko ikastolaren inguruan (estekan ikusgai duzue osorik, 40min).

Oraingo honetan baina, 1970eko hamarkadatik, Ikastolaren sorreratik hain zuzen ere, 1990era arte, gutxi gora behera, eskola honen ibilbidea kontatuko digute. Ostirala 27, bihar, bi emanaldi eginen dira; bata 18:00etan eta bigarrena 20:00etan, sarrerarik ez baduzu, zeren zain zaude, 2€tan salgai takillan bertan eta aldez aurretik, Ino liburu eta paper dendan. Emanaldian euskara eta gaztelania tartekatuko dira.

Zenbait hedabidetan dokumentalaren inguruan agertu diren albisteak: Kotarro aldizkaria (euskaraz), Diario de Noticias (gaztelaniaz) eta Sustatu albistegi digitalean (euskaraz).

ikasgela bat 1980ean
(Diario de Noticiasen argazkia, 1980 inguruko ikasgela bat)

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena