Paula Kasares Lizarran (1/3)

Paula Kasares Lizarran

Joan den ostegunean Lizarran Paula Kasaresekin egoteko aukera izan genuen Emaiozu Onena haurren matrikulazio kanpainaren baitan.

Gure inguruko familia askotan gurasoek euskaraz ongi jakin gabe edota batere jakin gabe ere, beren seme-alabak ele-bi goiztiar izatea erabakitzen dute. Horretarako, haurra euskarazko murgiltze ereduan eskolatzen dute. Errealitate honek aukera eta zailtasun berriak sortzen dizkie familia hauei eta, hori dela eta, zalantzak argitze aldera eta tresnak eskaintze aldera, Paulak mintzaldi-tailerra eskaini zuen ostegunean. Datozen egunetan saiatuko gara hitzaldia interneten osorik paratzen, eta baita hitzaldiaren aurretik egindako elkarrizketa mamitsua ere. Aperitifa moduan, Erandion egindako bideo-muntaia (tarteka euskaraz egon arren nagusiki gaztelaniaz dago).

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena