Bestalde, ezezkoaren aldeko udal taldetik whatsapp-a zabaldu zen haien jarrera azaltzeko, funtsean lau argudio erabili zituzten:
(1)Garraio eta jantokirako diru laguntzak eskaini(ko) ditu Nafarroako Gobernuak eta Udala bera garraio enpresekin tratuan ari da.
(2)Familia batek ere ez du D eredua (“ezta PAI ere”) bertako eskolan ematea eskatu
(3)D eredua herriko eskolan jartzea ez dago mozioaren menpe, hori Nafarroako Gobernuaren eskumena delako
(4)Eremu mistoan sartzeak garraioaz gain Udalaren beste alor batzuk baldintzatu ditzake: Udalaren funtzionamendua, lanpostu deialdiak…
Argudio zerrendaren amaieran zehaztu nahi dute udal talde horretan ez daudela D eredua ezartzearen aurka. Zabaldutako mezu horrek baina, ekarri zuen D ereduko gurasoek azpiko eskutitzaren bitartez erantzutea eta baita elkarretaratzearen leloarekin bat egiteko sinadura bilketa batekin ere: