Ostiralean Korrika gurean izanen: ordutegia, ibilbidea, jaiak eta Lizarrako mapa!

Lizarrako mapa
(Klikatu maparen gainean handiago ikusteko)

Korrika Lizarraldean izanen dugu ostiral honetan, goizean goizetik hasita ilunabarrera arte. Albiste honen irudian duzue Lizarran (goizeko 9:18ean iritsiko) eginen duen ibilbidea:

Zubielki eta ospitaletik etorriko da 9:18 aldera, Recoletasen Arieta aldera igoko, gero zubia igaroko kiroldegi ondotik zubi berriraino, udaletxea, Sorkunde Garbiaren pasealekua, Entrañas, Santiago eta Foru plazak, Kale Nagusitik Azukarerora, Rua kaletik Fortunato Agirre zubia igaro arte eta hortik atzera errepide nagusiraino eta segi Merced auzoa egin arte. Azkenik, Villatuerta aldera joko du Mairu aldapatik gora 10:00ak aldera.

Hona hemen ordutegi nagusiak, hala nola zenbait Korrika Jairen estekak:

Kanpezu 6:06
Orbiso 6:20
Azedo 7:15
Antzin 7:54
Murieta 8:14
Zubielki 8:59
Estella-Lizarra 9:18 Korrika Jaia
Villatuerta 10:04
Lorka 10:36
Zirauki 11:15
Mañeru 11:28
Puente la Reina / Gares 11:59
Mendigorria 12:44 Korrika Jaia
Artaxoa 13:36
Larraga 14:52
Lerin 16:19
Carcar 17:32
Lodosa 18:25 Korrika Jaia
Carcar 19:16
Andosilla 19:28 Korrika Jaia
San Adrián 19:54
Azagra 21:18

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena