Ostiral gauean jendetza pila izan dugu Lizarralde osoan eta Lizarran korrika, milaka pertsona aritu dira Izurtzutik Lorkara. Lizarran sekulako jende andana ibili bada herriak ere ez dira atzean geratu eta ibilbide osoan jende talde handiak izan dira Korrikarekin lasterka zein itxaroan. Hau dena aurrera ateratzeko baina lan handia egiten ari da eta honen argazki gutxi batzuk bertan paratu ditugu.
Goizean Lizarra apaintzen, azken orduan kendu zituzten Kilometro markadoreak jartzen, azken ordura arte euskaltegia zabalik mantendu zutenak, arratsaldean Korrika segurtasunerako bi autotan zebiltzan bi taldeak, petoen furgonako taldea, Korrika furgonako taldea … Lizarraldeko bolondres asko izan dira lanean azken asteotan Korrika Kulturala zein Korrika egunean bertan lanean eta ezin denak aipatu. Ondoko lerrootan badituzue ostiraleko lan batzuetan ateratako argazkiak, jarraitu irakurtzen:
Korrika lanen banaketa goizean euskaltegian, eta bi lagun ibilbidea apaintzen
Kotxeetan eta Korrika segurtasunerako Lizarraldean ibili ziren bi taldeak:
Jendea urduri Korrikaren itxaroan. 20:30 aldera Jaitzen, Lizarraldearen hasieran.
Eta azkenean, Etxaurin behera, iritsi da Lizarraldera!