Ostiral honetan Garesen girotutako Maitasun Sua liburuaren aurkezpena izanen dugu herri honetan. Iaz argitaratutako liburua ostiralean 19:00etan aurkeztuko da liburutegian.
Aitzakia horrekin, mintzafaria izanen da feriak ere badirela probestuz. Afaria ALOA tabernan burutuko da (elkarteak beteta egonen dira) eta asteazken-ostegunerako abisatu behar da.




