Ostiralean, 19:30ean Lizarrako Sugarra gaztetxean, BIZIPREST dokumentala eta solasaldia. Adin eta motibazio ezberdinak dituzten pertsonak dira lau protagonistak eta bakoitzak bere ikuspegitik kontatu du nola bizi izan duten Euskaraldia, zein eragin izan duen beraien egunerokotasunean, zergatik parte hartzen duten… Lau esperientzia hauen haritik, argi ikusten da nola ariketa egiterakoan bakoitzak helburu desberdinak jartzen dizkiogun gure buruari eta, hortaz, zein ezberdina den bizi eta sentitzen duguna. Nahi eta behar ezberdinei erantzuten diela Euskaraldiak.
Iraupena: 30 min. Zuzendari: Iñaki Alforja Sagon. Bizipenak: Miren, Yasmine, Iñaki eta Iñigo. Azalpena: 2020ko Euskaraldia berezia izan zen, zentzu askotan, Nafarroan. Elkarren arteko distantzian bizi behar izan genuen. Orduan kalean konpartitu ahal izan ez genituen sentimenduak biziarazten ditu dokumentalak Miren, Yasmine, Iñaki eta Iñigoren bizipenak haien ahotan kontatuz.
Ekoizle: Topagunea. Babesle: Nafarroako Gobernua.
Hemen trailerra: