Datorren ostiralean, maiatzak 23, 19:00etan Lizarrako Los Llanos Kulturagunean. Sarrerak online eta txarteldegian. Lizarrako Udalaren eskutik Sendaberri kultura programako “Trapu Zikinak” antzezlana.
Sinopsia: “Trapu zikinak etxean garbitzen dira” esaten bada ere, herri garbilekuek, egun mutu dauden harritzarrek, beste errealitate posible bat agerian uzten dute: trapuok kalean garbitzen zirela, alegia, bizilagun, senide eta lagunekin batera; intimitatearen ideia begi berriz aztertu dezakegu iraganeko ur horietan murgiltzen baditugu eskuak.
Nola garbitzen dira lotsak utzitako orbanak?
Eta indarkeriarenak?
Zeri esaten diogu “zikin”?