Ostegunean zirikarrizketa, ZIRIKAtzea eta bakARRIZKETA! Ipuinetatik umorera jauzi

Datorren ostegunean, 18:30ean Gure Hizkuntza Elkartean, zirikarrizketa Garean eskutik. Apaxi arituko zaigu gazte eta helduentzako bakarrizketa zirikatzaileak egiten, bakarlarien hitza, umorearen giltza.

Jarraian ZarautzGUKA hedabidearen “Ipuinetatik umorera”, “Bakarlarien hitza, umorearen giltza” erreportajearen pasartea Apaxirekin.

Bakarrizketen esparruak oihartzun handia hartu du azken boladan Euskal Herrian. Julen Portillo eta Gorka Olazabal Paxo dira, esaterako, oholtzarik oholtza dabiltzan bi umoregile zarauztar.

Ikuskizuna hasteko bost minutu besterik ez dira falta, eta dagoeneko hasi dira agertokiko besaulkiak jendez betetzen. Familian etorri dira batzuk, eta lagunekin plan ezberdin bat egite aldera etorri dira beste hainbat. Teloiaren atzean dago protagonista, eta ordura arte lasai antzean egon bada ere, urduri jartzen hasi da atzera kontaketan. Publikoari prestatutakoa gustatuko ote zaion pentsatzen hasi da; ea barre algararen bat sorraraztea lortuko ote duen, eta emanaldia amaitzean txalorik entzungo ez duen beldur da. Ausartenek bakarrik izango dituzte galdera horien guztien erantzunak: umoregileek, esaterako.

Asko dira gaztelaniaz bakarrizketak egiten dituztenak, baina azkenaldian indarra hartu dute euskarazkoek ere. Herriz herri saioak eskaintzen hasi dira Euskal Herriko umoregileak.

Euskal Herrian zerbait berria eta freskoa da bakarrizketen gaia, eta zarauztarrak dio eskaini dituzten saioetan ikusi duela euskal herritarrek umorea “nahi” eta “behar” dutela: “Euskal Herrian, telebistan sortzen den guztia, Wazemank amaitu zenetik, serioa izan da. Ematen du euskaldunok serioak garela, baina guztiz kontrakoa da: jendeak barre egin nahi du, barre egin nahi du bere buruaz, baina, batik bat, besteez”.

Umorearen mundura geroago heldu denik ere bada Zarautzen. Gorka Olazabal Paxo, esaterako, duela gutxi hasi da bakarrizketa saioak eskaintzen, nahiz eta oholtza gainean esperientzia handia izan. Apaxi modura ezagutuko dute gehienek, goitizen artistiko hori baitu duela hamahiru urte ipuin kontalari modura lanean hasi zenetik: “Izatez kimikaria naiz, eta lagun batek animatu ninduen kontalari modura zerbait egiten hastera”.

Paxo duela gutxi hasi da bakarrizketa saioak eskaintzen, nahiz eta oholtza gainean esperientzia handia izan. Apaxi modura ezagutuko dute gehienek, goitizen artistiko hori baitu duela hamahiru urte ipuin kontalari modura lanean hasi zenetik: “Izatez kimikaria naiz, eta lagun batek animatu ninduen kontalari modura zerbait egiten hastera. Hasieran ez nuen nire buruarengan sinesten, baina urteak daramatzat dagoeneko Apaxi izaten”.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena