Abenduaren 14an, ostegun honetan, 20:00etan “Sahara, herri bat erresistentzian” liburua eta diskoa aurkeztuko du Kristina Berasainek.
Berria-dendatik: “Liburu hau kazetaritza kronika bat da. Kristina Berasainek modu erraz bezain sakonean kontatzen du ahanzturara kondenatutako herri honen borroka, bertatik bertara, sahararren kontakizunak eta lekukotzak historiako pasarteekin tartekatuta. Lurralde okupatuetako eta kanpalekuetako sahararrak gerraz, errepresioaz, heriotzaz eta erbesteaz mintzo dira, baina, okupazioa hasi zenetik 50 urte betetzear dauden honetan, ez dute independentzia eskuratzeko eta jaioterrira itzultzeko itxaropenik galdu. Saharar herriak nortasunari, duintasunari eta erresistentziari eusten die.”
Eta, liburu-diskoa izaki, ezin musikarik gabe eguna amaitu. Aurkezpenaren jarraian Iker Laurobarekin kontzertua izanen dugu pintxopoteak lagunduta.