Aurreko urteetan bezala, 12-30 urte bitarteko gazteek parte hartu dute, Nafarroako Erdialdeko eta Hegoaldeko D ereduko ikasleak: idazle gazte sortzaileak.
Obra irabazleek 50 eta 300 euro arteko sariak jasoko dituzte Garesen ekainaren 18an eginen den IX. Ager Vasconum Literatura Lehiaketaren Sari Banaketa ekitaldian. Arratsaldeko 19:15ean izanen da, kokaleku paregabean: Garesko zubi erromanikoaren azpian, zubipean. Eguraldia ez bagenu lagun, ondoko Vinculo Etxean atertuko ginateke gala ospatzeko.




