Ostegunean antzerkia: Aurkitu gabeko altxorrak

Datorren ostegunean, Lizarrako udalaren euskara zerbitzuaren eskutik, Zirika Zirkusen “Aurkitu gabeko altxorra” umorez betetako antzerki eta zirko ikuskizuna. Emanaldia 18:00etan, Los Llanos Kulturagunean.

Sarrerak 4 euroan online eta Los Llanos Kulturaguneko txarteldegian.

Niko, gure protagonista, lo seko geratu da Augusta Robusta pirataren liburua irakurtzen. Lo hartu eta gutxira, ia gauero bezala, lagun piratekin bat egin du altxorrak aurkitzeko eta gizarte zintzoagoa, berdintasunezkoa, anitza eta aurreiritzirik gabea eraikitzeko. Amestutako ikuskizuna, zirkua, antzerkia, maitasuna eta umorea barne hartzen dituena.

Teaserra:

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena