Oskorriren kontzertu jendetsua Lizarran, 2013ko Puy eguna

Oskorri Lizarran
(Oskorriren kontzertua Lizarran, argazki gehiago hemen)

Atzo arratsaldeko 20:00etan ekin zion Natxo de Felipek kontzertuari eta jendez lepo jarri zuen Lizarrako Santiago enparantza. Hemezortzi abestiko kantutegia eskuetan (arrakastaren irudi kantutegiak agortu egin zirela), abesti ezagunak (Iturengo Arotza, Madalenara …) eta ezezagunagoak tartekatu ziren Lizarrako plaza ezagunean. Eguraldia fresko bazen ere, ateri eutsi zion.

Garean Elkartearen eskutik, hileko azken larunbatean, Lizarran Kantuz euskal kantagintzaren doinu ederrekin kaleak alaitzen aritu da azken urteotan eta, oraingo honetan, 60. irteeraldia izan dute; ospatzeko modu ezin hobea. Berau ezinezko litzateke hortara batu diren ehunka lagunik gabe, antolatzaile, dinamizatzaile, musikari … Jende langile multzo horrek lana kantu bilakatu du azken urteotan, doala ba hemendik omenaldi txikia Oskorriren kanta ezagun honekin: Guretzat.

1 IRUZKIN

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena