NIZE-k D eredu publikoaren aldeko bi bideo

(NIZEren lehen bideoa)

NIZEren eskutik (Nafarroako Ikastetxeetako Zuzendaritzakideen Elkartea) D eredu publikoaren alde hainbat pertsonek, ezagunak eta ez horren ezagunak, egindako testigantzen bildumatxoa argitaratu dute bi zatitan.

NIZE Nafarroako (euskarazko irakaskuntza) 59 Ikastetxe Publikoren D ereduko Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako Zuzendariak osatuta dagoen elkartea da, tartean Lizarrako Remontival eta Garesko eskola publikoak. Ikastetxe hauetan, 800 irakasle inguruk, 8.000 ikasleri eta beraien familiei erantzuten diegu. Gure Komunitatean, eskaintza honek aipatutako hezkuntza ereduaren matrikularen % 70a ordezkatzen du.

“Argi ikusi”, NIZEren leloa
argi ikusi nize

Aurreko artikuluaLizarra Ikastolaren matrikulazio kanpaina: “Dena bat dator”
Hurrengo artikuluaLizarran larunbatean egindako mintzafariko bideotxoa