#Mundiala-k! Mintza-talde aurkezpen bideoa Euskararen Ginkanarako eta lehiakideen bideoak


(Lizarrako Pintxo-pote mintzakide taldearen aurkezpen bideoa)

Euskararen Ginkanaren 3. edizio honek berritasunak ekarri ditu. Horien arteko bat, parte hartzea jada ez dela norbanakoena baizik eta taldeena; horrela, Lizarran Ametsa tabernan elkartzen garen Pintxo-pote mintza-taldeko hainbat kidek parte hartzea erabaki genuen eta horretarako eskatzen zen aurkezpen bideoa grabatu. Albiste honen hasieran duzue. Ez galdu bukaerako “toma faltsuak”!

Hizkuntza aniztasuna izanen du gai lehiaketa honek eta sei astetan sei proba eginen dira. Puntuaziorik altuena eskuratutako 4 taldeek San Telmo museoan, Donostian, burutuko dute finala urtarrilaren 25ean. Bestetik, online izanik ere, ezin dira “arerioak” faltatu ginkana batean. Ondoko lerrootan dituzue hauetako hiruren aurkezpena eta iazko finalaren bideoa.

Afrusak, Atarrabia (2:01)
(arerio arriskutsuak ezpairik gabe! Napar kasta gogorrekoak, luzaketa-egileak -doping ere- eta kazetariak haien alde nabarmen!)

Zingi-zango, Legazpi (2:08)
(abesti moloia eta dokumentazio lan handia!)

Erniarraitz, Errezil, Azpeiti eta Azkoiti (0:46)
(ez ditugu oinarriak begiratu baina ziur bertsolaritza dopina dela Euskararen Ginkanan! Talde atipikoa: azpeitiarrak eta azkoitiarrak talde berean, baliteke?)

Euskararen Ginakanaren 2. edizioaren finala, iaz:

Euskararen Ginkanarako

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena