Mintzodromorako hizketa gaiak aukeratu, asteazkena bitarte

MintzodromoaAzken asteetan Villatuertako Mintzodromorako hizketa gai proposamenak jasotzen egon eta gero, azkenean iritsi da bozkatzeko momentua. Erran beharra dago ia 60 gai jaso direla, bai eskualdeko Mintzakide taldeetatik, Garean euskara elkartetik eta baita Gares zein Lizarrako euskaltegietatik. Ezin 60 gaiak hona ekarri eta hauetako 10 bakarrik jarri dira blogeko inkesta honetan. Espero dezagun aukera aniztasuna nahikoa izatea.

Horrela, gaurtik eta apirilaren 17a bitarte, asteazkena, proposatutako gaietako hamarren artean aukeratu dezakezue. Bozka gehien jasotzen duten biek Mintzodromoko bi hizketa gai izanen ditugu. Horretaz gain, eta kontutan hartuz euskara herria josten! jaiaren baitan ospatzen dela, lehendabiziko gaian euskararen egoeraren inguruan arituko gara, zonifikazioaren ajeak, Villatuertako jai hau ospatzeko zergatien inguruan eta abar. Hortaz, erabiliko diren 3 gaietatik bi zuek aukeratzea nahiko nuke. Gogoratu Mintzodromoa igande honetako jaian eginen dela eta 11:00etan hasiko dela Otzalder gunean (Osasun Etxearen ondoan, Kiroldegitik behera)

[polldaddy poll=7035342]

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena