Joan den ostiralean, urtarrilak 17, Izarbeibarko AEK euskaltegiak mintzafaria antolatu zuen beste behin ere. Biurrunen hogei lagunetik gora elkartu ziren eta afari goxoa dastatzeko aukera izan zuten. Bestalde, otsaila hastearekin batera sagardotegia antolatzeko asmoa adierazi dute eskualde bereko euskaltegiak. Izena emateko asmoa baduzu edo interesik baduzu jarri harremanetan bertako irakasleekin edo gares@aek.org helbidean.





