Matrikula kanpaina hasi da Lizarra eta Izarbeibarren, egin zaitez mintzakide!

Urriarekin batera Mintzakide izateko matrikula epea zabaldu da. Aurtengo izen emate kanpainaren helburua euskarari ekarpena egiteko kontzientzia duten hiztun onak mintzalagun egitasmoetara erakartzea da. Praktikatu behar dutenei laguntzeko, beren hizkuntza gaitasuna hobetzeko, hizketarako jariotasuna lortu eta lotsa galtzen dutelarik, eta inguruko euskaltzaleei euskaraz bizitzen laguntzeko, euskararen aldeko ekarpena eginez. Guztia, astean ordubeteko ahaleginarekin besterik ez!

IZEN EMATEA: urrian zehar, Lizarra eta Garesko AEK euskaltegietan eta Udaletako Euskara Zerbitzuetan

ASTEAN ORDUBETEZ ARITUTA, HIZKUNTZA GAITASUNAK HOBETZEN DIRA

EUSKARAZ ONGI DAKITENEN LAGUNTZA GARRANTZITSUA DA

GAUR EGUN 6.000 MINTZALAGUN DAUDE EUSKAL HERRIAN

Kartela Lizarraldea
(Kartela tamaina handian ikusteko, gainean klikatu)

Mintzapraktika egitasmoek euskaraz aritzeko ohiturarik ez duten lagunak ohitura dutenekin elkartzen dituzte, erabileran eragiteko eta hizketarako konfiantza eta gune berriak eskaintzeko. Bospasei lagunek osatutako talde txikiak dira, eta astean behin biltzen dira. Parte hartzeko baldintza bakarrak euskaraz komunikatzeko gai izatea eta astean ordubetez batzeko konpromisoa hartzea dira. Azken helburua, hizketarako aukera emateaz gain, kideek beren egunerokoan euskaraz aritzeko saltoa ematea da.

Beraz, proiektu honen parte izan nahi baduzu, ZUREKIN HITZ EGIN NAHI DUT!

Aurreko artikuluaUrriak 17, larunbata, Mursegoren “paperezko kontzertua” Lizarran
Hurrengo artikuluaLizarra eta Garesen ikasle bila azken taldeak osatzeko; eta Lizarrako taldeen ordutegiak