Datorren martxoaren 18an, larunbata, Korrika Jaia ospatuko dugu Zurukuainen (Deierri). Arratsalde eta gaueko plan ederra benetan: 17:00etan Korrika Txikia Gorozinetik Zurukuainera; 18:00etan Txokolatada; 18:30ean Hodei Magoaren “Ordu Magikoa” ikuskizuna; 20:30ean “Pantxikarekin poteatzen” poteo antzeztua edo lagundua; 21:30ean afaria eta gauean DJ Asier Apestegia. Ezin galdu!
Afariaren Menua eta saltokiak. Txartelak eskuratzeko epea, ostiralera arte!