M22ra deituz Lizarran agerraldi masiboa eta flash-moba. Bideoa


(Bideoa Youtuben, kalitate kaxkarragoa baina deskargatzen bizkorragoa)

M22rako astebete falta den honetan Lizarraldeko euskaldun eta euskaltzale anitz Lizarrako zubi erromanikoan elkartu gara mutu ez garela geldituko adierazteko eta, ez hori bakarrik, euskararekin gozatzen eta gozaraziz jarraituko dugula. Horren lekuko agerraldia amaitzeko euskaltegiak antolatutako eta jendeak, alaiki, jarraitutako flash-moba. Iruñean, manifestazioa bukatzean, animatuko al gara nafar guztiok dantzatzera? Salaketaz gain, zergatik ez gozatu eta gozarazi Iruñeako plazan?


(Bideoa Vimeo-n, kalitate hobea baina deskargatzen motelagoa)

.
.

Agerraldia zubi erromanikoan, Lizarrako gune historikoa atzean dela
Irakurirakur2

Jende anitz elkartuta eta ondotik euskaltegiak prestaturiko flash-moba
jendea zubian
dantza1

Dantzaldian jende anitzek parte hartu zuen, bai aldez aurretik prestaturikoak eta baita momentuan animatutakoak
dantza2

bideoa

1 IRUZKIN

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena