Lizarratik Usurbilko Korrika jaira autobusa: ikasleen jaia

Usurbilgo Kartela:

Usurbileko kartela

Korrikak eta AEK euskaltegiek euskalduntzen eta alfabetatzen ari diren milaka eta milaka pertsonak omendu eta protagonista bilakatu nahi dituzte euskararen aldeko lasterketa erraldoiaren 18. edizioan. Hori dela eta, hilaren 26an, txotx erraldoia antolatu dute Usurbilen. Euskaraz bizitzeko eguna izango da!

Sarrerak AEK euskaltegietan 10 eurotan salgai; jatekoa, sagardoa, kontzertua eta autobusa barne. Lizarratik goizeko 10:30ean abiatuko gara eta Usurbiletik gaueko 12:00etan itzuli. Izena emateko azken eguna urtarrilaren 22an izango da.

URTARRILAREN 26AN DENOK USURBILERA!

Oharra: datozen egunotan autobusaren gaineko informazioa albiste honetan bertan eguneratuko dugu.Litekeena da Garesko euskaltegitik ere autobusa antolatzea, hortaz adi albisteei!

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena