Lizarraldeko mendebaldean goizean goiz Korrika. Argazkiak

Aitá

Gaur asteartea Korrika 18 goizean goiz (goizeko 6:00ak aldera) Urantzian hartu du Lizarrako euskaltegiak eta hortik Kanpezu aldera jarraitu du Mues, Mendaza eta Azedo atzean utziz. Besteren artean ondokoek hartu dute Korrika bertan: Zertan lantegia (1112 km), Renoliteko langileak (1113 km), Mendazako jendea (1114 km), Antzingo jendea (1115 eta 1117 km), Pitxilore aisialdi taldea (1116 km), Lizarrako ezker abertzalea (1118 km), Graficas Estellako langileak (1123 km), Aralar Lizarraldea (1124 km) eta, nola ez, azken Korrikatan bezala bertan izan dugu Lizarrako abokatua dotore jantzita eta lasterka.

Gogoratu gaur arratsaldean Bertso Korrika dugula 19:30ean Lizarrako La Bota Peñan. Argazki galeria txikia ikusteko jarraitu irakurtzen.

Argazkiak Korrikaren webgunetik hartu dira:

bakarka 7bakarka 8

bakarka 5bakarka 6

bakarka 1bakarka 2

bakarka 3bakarka 4

taldetxotaldetxo

Abokatua

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena