Jarduera honek bi helburu ditu. Batetik seme-alabek ekintza desberdinekin gozatzea (mendirako oinezko txangoak, baita txirrindulazkoak ere, eskalada, kayaken ibili, kobazuloak ezagutu… ) eta bestetik haurrek euren artean euskaraz aritzea. Hortaz, Sormendin parte hartzeko haurrek euskaraz jakin beharko lukete, guraso edota laguntzaileek aldiz ez dute beharrezkoa euskaraz jakitea. Ateraldiak doan izanen dira orokorrean, bidaia, material alokairua zein lekuetan sartzeko sarrerak salbu. Informazio gehiago eskuratzeko, irakurtzen jarraitu:
Sormendiren antolaketa Mendizale Elkartearen kargu legoke, honen esperientziak eta zonaldearen ezagutzak jarduera erraztuko duelakoan gaude; eta ekintzen berri Mendizale Zentruaren bitartez eginen da. Oro har, Lizarrako leku jakin batetik aterako da eta bertatik kotxez joanen martxen abiapunturaino. Bestetik, ateraldiak goizean izanen diren arren, nahiko lukeenarentzako bazkaltzeko lekua topatzen saiatuko da.
Aurreikusitako txangoak
Urtarrilak 12, larunbatarekin. Txangoa Ubagoaren (oinez) |
Otsailak 17, igandearekin. Ibernalo-La Dormida-Inta (oinez) |
Martxoak 17, larunbatarekin. Urbasako Lubierri haitzuloetara (oinez) |
Apirilak 13, larunbatarekin. Zuñiga-Antoñana Bide-Berdea (txirrindulaz) |
Maiatzak 5, igandearekin. San Fausto + Pizza (eskalada + haitzuloak) |
Maiatzak 18-19, larunbata eta igandearekin. Ulibarri (asteburuko irteera) |