Lizarrako jaietan, KantuGiro karaokea astelehenean: parte hartu eta sari potoloak irabazi nahi?

Kantu Giro

ETB1 telebista katea Lizarrako jaietara etorriko da, batetik erreportajea egiteko eta bestetik, Kantu Giro saioa egitera! Karaokea abuztuaren 3an grabatuko da eta 14 urtetik gorakoa izatea eskatzen du (eta oholtza gainean abesteko lotsa gehiegi ez izatea…). Bakarrik edo bikotean abestu daiteke, aurrez izena eman ondotik.

Hemen duzue Kantuen Zerrenda (klikatu), 300 abesti aukeran!

ETBko KantuGiro saioan parte hartu eta sari potoloak irabazi nahi?

Zuriñe Hidalgok eta Xabin Fernandezek aurkeztutako saioan 200€ irabaz ditzakezu. Abuztuaren 3an, astelehena, Lizarrako jaietan izanen gara. Parte hartzeko deitu edo bidali WhatsApp-a 626 181 417ra edo idatzi kantugiro@eitb.eus –ra. Erakutsi zure abeslari sena Euskal Herriko karaokerik

Beste herrietan egindako Kantu Giroak ezagutu nahi? Klikatu irudiaren gainean eta ETB Nahieran izanen dituzu Lesaka, Zornotza, Zumarraga…
Bideoak

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena