Lizarrako festetan, euskarak jai? (Udala…)

Euskarak jai!

Barañaingo Bilduk ondoko argazkiaren bitartez salatu egin du euskararen ordenantza ez dela betetzen. Ez da lehendabiziko aldia, ikusi TAN-en ebazpen hau. Gares Euskaraz-en bitartez ere “Garesen ere ordenantza betetzeko dago, primerako tresna legala da herritarren eskubideak bermatzeko, baina betetze mailaren segimendua egin behar da aitorturiko eskubideak ez urratzeko” irakurri dugu.

Baina, eta Lizarran? Festetan bederen, euskarak jai. Datorren urtean ikusiko dugu Udalen Hizkuntza Politikaren Neurketaren emaitzak baina lepoa jokatuko nuke Lizarra nabarmen atzean geratuko dela bai Barañainetik zein, bereziki, Garesetik.

Lizarrako festetan, Mojinosen kontzertua antolatzeko 24.000/30.000€ bitarte gastatu zuen Udalak… euskarak jai! Festetan lurrazpiko aparkalekuetan Udalak jarritako abisuetan… euskarak jai!

Euskarak jai!euskarak jai!

Lizarrako festetako zezenketa ikuskizunek 50.000/100.000€ bitartean jasotzen dute Udalaren partez… euskarak jai!
Euskarak jai! Euskarak jai!

Euskarak jai! Euskarak jai

Honako hauek pare bat adibide besterik ez dira izan. Ordenantzaren ez betetzea askosaz ere sakonagoa, garratzagoa, interesatuagoa eta mingarriagoa baita.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena