Lizarrako Euskararen Ordenantza apirilaren 4ko udalbatzari begira

Ordenantza proposamena

Joan den abenduan Lizarrako oposizioko alderdiek Euskararen Udal Ordenantza proposamen bati bide eman zioten. Horrela azaldu genuen abenduaren 21ean eta urtarrilaren urtarrilaren 31n argitaratu genituen albisteetan. Aste honetako Udaleko Kultura, Hezkuntza, Jaiak eta Euskara Batzordean oposizioko alderdiek orduko ordenantzarekin jarraitzea erabaki dute. Horrela, datorren apirilaren 4ko udalbatzan bozkatuko da. Baina, kasu, ez da arautegi bakarra bozkatuko Alkatetzak beste ordenantza proposamen bat eramanen duelako udalbatzara. Gai ordenan 16. izanen da Alkatetzaren proposamena eta oposizioarena berriz 17.

Honek denak zer esana sortu du hirian eta hedabideetan oihartzuna izan da. Horrela martxoaren 27an, asteazkenarekin, Diario de Noticias eta Diario de Navarra egunkarietan albiste bana argitaratu ziren, biak gaztelaniaz. 28an aldiz, ostegunarekin, Diario de Noticiasen azalean eta Lizarraldeko atalean agertu zen; azken hauek gaztelaniaz ere. Martxoaren 29an, ostiralarekin, Diario de Noticiasen Zuzendariari bideraturiko eskutitzetan ere aipamena agertu zen.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena