Lizarrako euskaltegia Andoainen Korrika hasieran

Lizarratik

Elurra, kazkabarra, haizea, euri jasak … Eguraldi petrala izanik ere Lizarrako Beinat Etxepare euskaltegiarekin 15 bat lagun animatu gara Andoainera. Zorionekoak gu lasterketa abiatzeko lekutik gertu topatu baitugu aparkalekua eta nahiz eta denboraz larri genbiltzan Korrika hasierako ekitaldia 15 minutuz atzeratu denez garaiz iritsi gara. Ekitaldi laburraren ostean denok itxaroten genuen momentua iritsi da eta lasterketa erraldoiaren 18. edizioa hasi dute Martin Ugalde Kultur parkeko langileek.

Lasterka egiteko gogobetez, eta Andoaindik barrena sigi-saga egiten, 6 kilometro egitera iritsi dira Lizarraldeko ordezkari batzuk “tipi-tapa tipi-tapa Korrika” eta “hemen gaude! euskararen alde!” ohiko leloak ozen oihukatuz. Ondotik apurka apurka lasterketan sakabanatutako lagunak batuz joan gara AEK-k antolatutako karparen inguruan eta poteo atseginean joan zaigu arratsaldea. Eguraldiaren beldur, goiz itzultzea erabaki dugu eta 20:30erako Lizarran geunden bueltan. Argazki galeria ikusteko jarraitu irakurtzen.


Argazki galeria txikia. Irudiak handiago ikusteko gainean klikatu.

Ekitaldia 15 minutuz atzeratu da ____Lekukoa non da? Lekukoa topatu!

ekitaldiaLekukoa non da?

Lizarrako euskaltegiarekin

Lizarrakoak 1Lizarrakoak 2

Batukada arratsaldean __________ Kontzerturako beroketa

BatukadaKontzertua

Tipi-tapa tipi-tapa … Korrika!
tipi-tapa tipi-tapa Korrika!

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena