Manuel de Irujo saria Irujo Etxea elkarteak banatzen ditu eta aurten 20. edizioa izan dute. Biribila baldin bazen sari banaketa edizioa, baita sarituaren ibilbidea ere. Izan ere, Lizarra Ikastolak mende erdiz eginiko ibilbidea saritu nahi izan du Elkarteak. Hain zuzen ere, 51 urte baitira Lizarraldea euskalduntzeko erronkari heldu ziotela guraso, laguntzaile eta irakasle aitzindari haiek.
Sari banaketan agintari ugari izan ziren, besteak beste Nafarroako Legebiltzarreko burua, Unai Hualde, Maria Solana eta Blanca Regulez Legebiltzarkideak, Mikel Iruko Kontseilaria eta Lizarrako alkatea, Koldo Leoz, udalerriko beste hainbat zinegotzirekin batera.
Haiekin batera, Ikastolako zuzendari izandako eta egun Nafarroako Ikastolen Elkarteko buru den Josu Reparazek ere hitzartzea egin zuen. Horrek José María Satrústegi aipatu zuen, Lizarra Ikastola sortzeak ekarri zuenari buruz: “Andia eta Urbasako hesia botatzea eta bi Nafarroak batzeko atea bilakatzea”. Reparazek, mende erdiari keinu eginez, hala baieztatu zuen ondotik: “Gaur, Lizarra Ikastolak ikur gisa duen zortzi puntako izarrak, euskararen munduaren ikur ere bada: honako hau urrezko urteurrena da”.
Diario de Noticiasen Lizarra Ikastola recibe el premio Manuel de Irujo en su 51 aniversario “de oro”
EAJren webgunean honela jaso zen: “Unai Hualde: ‘Eta oraindik irten behar dugu deitoratzera euskararen normalizazio prozesuari oztopoak jartzen jarraitzen dutela'”