Liburu gomendioa: Ez dakit zeri buruz ari zaren

Liburu gomendio berria: EZ DAKIT ZERI BURUZ ARI ZAREN, Ana Malagón ELKAR, 2021, Onintze Arrastiaren eskutik

Liburu honek errealitatearen egiazko aurpegia erakusten du zintzotasun handiz. Istorio eta pertsonai batetik bestera saltoka doa eta pertsonai horien drama txikiak aurkezten dizkigu. Bizitzako ohiko pasadizoak diren bitartean, egoerekin identifikatzera bultzatzen gaitu. Horrek ere pertsonaiekin identifikatzera garamatza, eta azkenaldian hain ikusezina den enpatia hori agerraraztera. Azken finean, liburu hau gizartearen isla baino ez da, guk irakurleok bizi dugun errealitatea deskribatzen du inolako apaingarririk gabe.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena