Larunbatean mendi ibilaldia mintzakideentzat

Larunbatean mendi ibilaldia mintzakideentzat. Mendian Mintza aldian behin mendi txangoak egiteko mintzatalde irekia da. Zergatik? Euskaraz aritu nahi dugulako eta mendi-planak gustuko ditugulako. Eman izena inprimaki honetan.

🗺️ Gaur nora? Jurramendi. Autobide ondoko aparkalekutik abiatu eta Printzesen igoera eginen dugu. Lau tontorrak egin atzeko aldeko xendretan behera eginen dugu. Ondotik, iparreko Jurramendi-hegaletik, atzera eginen dugu artadietan barrena. Amaitutakoan, nahi izatera bermuta hartuko dugu.

Noiz? Azaroak 16, Lizarratik 9:00etan.

🥵 Zailtasuna? Distantzia: 10 km inguru, gorako desnibela 500 m inguru. Teknikaren ikuspuntutik 2/5, ibilbide erraza da baina harri asko dago eta noizbait eskua jarri behar da.

⛰️ Irteeraren kudeaketa: Gutxieneko izen ematea baldin badago, whatsapp taldea eratuko da hitzordua antolatzeko: autoa nork eraman, irteera-puntua, …

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena