Larunbatean, Lizarran Kantuz berezia eta bisita gidatua Karlismoaren museoan

Datorren larunbata berezia izanen da arrazoi askorengatik, besteak beste, Lizarrako San Andres feriak direlako, Euskararen Nazioarteko Eguna delako, eta, bi motibo horiekin, ezohiko Lizarran Kantuz saioa izanen delako. Kantuzaleek hitzordua dute 12:00etan Baxe Nafarroa kalean, bertatik abiatuko da kalejira.

Kantuan eta kalejiran beharrean eguerdi lasaiago bat nahi duzula? Arazorik ez, Karlismoaren museoak 12:30ean bisita gidatua antolatu du euskaraz. Gidariaren eskutik museoko erakusketa iraunkorran barrena ibiliko gara eta, ondoren, aukera izanen dugu aldi baterako erakusketa ere bisitatzeko.

 

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena