Atzeratuta larunbate liburu eta estanparen eguna eguraldia dela eta

Datorren maiatzaren 2an liburuaren eguna ospatzekoa zen Lizarran, baina eguraldia dela eta atzeratu egin da. Dragon Comics, Clarín, Ino eta Ekolore liburu-dendek antolatutako jardunaldia, eta beste urteekin alderatuta berritasun batzuk izango ditu. Liburuaren egunaz gain, bere adiera zabaldu egingo da estanparen eguna ere izateko, eta literatura-edizioari eta paperezko lan grafikoari lekua egingo zaie, Atelier Estella Lizarra eta Cromlech bezalako artista edo espazioekin lankidetzan arituz. Egun hori ospatzeko, Santiago plaza aukeratu da:

  • 10:00etan irekiera eta azoka. Literatur lanak eta lan grafikoak saltzeko postuak egun osoan zehar.
  • 11:00etan irakurketa kolektiboa (Kristina Berasain). Aukeratu liburu kuttun bat eta pasarteren bat irakurri.
  • 12:00etan ipuin-kontalaria eta Irakurri, Gozatu eta Oparitu kanpainaren informazioa
  • 17:00etan liburuak sinatzea: Irati Fernandez, Iban Zaldua, Agustin Ferrer, Ainhoa Garcia…
  • 18:00etan Agustin Ferrer eta Iban Zalduaren hitzaldia.
  • 19:30ean musika Iratxe Andueza eta Ainhoa Anduezarekin eta poemen irakurketa  Ainhoa G Aragüesekin.

Gogoan izan, hiru liburu-dendari euskaldunak dira, eta laugarrenak ulertzen du. Bai eta Cromlech zein Atelierreko artistek ere. Egiezu euskaraz!

Bestalde, liburuen sinatzaile ia guztiak ere euskaldunak dira! Eskatu dedikatoria euskaraz!

Aurreko artikuluaIGBO gomendioa: Maia, suaren txinparta
Hurrengo artikuluaOstiralean bisita gidatua Karlismoaren museoan