Larunbatean Korrontzi Lezaunen (abuztuak 24)

Datorren larunbatean, abuztuak 24, emanaldi bikaina Kultur Programaren eskutik: Korrontzi Lezaunen 20:00etan.

Korrontzi musika tradizionaleko (Euskal Herria) banda Agus Barandiaranek sortu zuen 2004. urtean. Euskal Herriko musika folklorikoko soinu tradizionalak itxura garaikidearekin lotzen ditu, betiere trikitixan (euskal akordeoi diatonikoa) oinarritutako musikaren ikuspegitik, instrumentu modernoagoak lagun dituela.Korrontzik hamabi album argitaratu ditu hogei urteko ibilbidean zehar, eta mundu osoan zehar bidaiatu du bere kultura, hizkuntza, dantza eta musikarekin. Modu horretan, honako herrialde hauetan izan da: Kanada, Eslovenia, Ingalaterra, India, Maroko, Alemania, Estatu Batuak, Errumania, Frantzia, Cabo Verde, Irlanda, Brasil, Finlandia, Malasia, Grezia, Belgika, Txekiar Errepublika, Italia, Reunión Uhartea, Portugal… Horrela, euskal tradizioaren erakusleiho bihurtu da mundu osoko musika-jaialdietan, eta txalo zaparrada eta laudorio handiak jaso ditu beti.

Sari eta aipamen ugari jaso ditu taldeak; esate baterako, “WOMEX official selection” 2014an eta 2019an, “World Music Charts” edo “Europako Banda Onena, Eurofolk” 2009an, besteak beste. Laburbilduz, Korrontzi euskal musika talde bat da, eta ez du inor axolagabe uzten; izan ere, bere indar eta energiarekin soinu zaharretatik hasi eta folkaren joera berrietara bitarte transmititzeko gai da ikuspegi bakar eta aurrerakoiarekin.

TALDEA: Agus Barandiaran: trikitixak eta ahots nagusia Ander Hurtado de Saratxo: perkusioak eta bateria Kike Mora: kontrabaxua, baxu elektrikoa eta koruak Alberto Rodriguez: gitarra, mandolina, mandolina oktabatua eta koruak Lara Mitxelena & Olatz Arca: txalaparta eta koruak Dantzariak Cesar Ibarretxe: soinu-teknikaria

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena