Larunbatean “Izeba Tekla” piano-jolasa familian

Uztailaren 17ko larunbatean, 19:30ean Muetz herriko plazan (Gesalatz), IZEBA TEKLA saioa izanen da familiei zuzenduta: Musika, jolasa eta pianoa. Aldez aurretik lekua erreserbatu nahi badua, Irantzu euskara zerbitzuan (euskara.irantzu@gmail.com)

Haurrak eta musika dira protagonista, ez piano jolea. Haurrekin hartu emana sortzen da saio osoan zehar. Haurrek musika eta pianoa bera oso modu dibertigarri eta didaktikoan deskubrituko dute; jolasaren bidez iritsiko dira musikara. Bost jolas izango ditu saioak, bakarkakoak, taldekoak, entzun beharrekoak, arreta lantzekoak, … baina jolasean elkar errespetatzea ezinbestekoa izango da. Hori bai, … KANTATUZ bukatuko da kontzertua eta KANTATUZ joango dira etxera.

Musikaria: Xabier Lizaso Loidi (Orio, 1965) pianista eta ikertzailea. Piano ikasketak Donostiako eta Sevillako Kontserbatorioetan egin zituen. Ondoren, hobekuntza-ikasketak burutu zituen Varsoviako Chopin Akademian eta Londreseko Royal School of Music-en. 1994 urtean didaktika-musikalaren arloan lanean hasi zen eta Euskaldiko Orkestra Sinfonikoaren “Familia kontzertu didaktikoak” egitasmoaren partaide da.

Cádizko “Muñoz Molleda” lehiaketan lehen saria irabazi zuen eta Albaceteko “Juventudes Musicales” piano lehiaketaren bigarren saria. Irakasle Donostiako Kontserbatorioan eta Orioko Musika Eskolan; azken honen zuzendari izandakoa da. Hainbat Kontzertu eskaini ditu Estatuan, Polonian eta Britainia Handian.

Azken bi hamarkadetan haur eta nerabeentzako kontzertu didaktikoetan espezializatu da, arlo honetan sona handia eskuratuz.

Artikulua Argian: “Neurozientziak dio gaur egun ez dagoela beste ekintzarik musikak adina garunari lana ematen dionik”

 

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena