Larunbata honetan irudika dezagun Izarbe-Mañeru ibarretako euskal komunitatea: “Goza nazazu gehiago!”

goza nazazu gehiago

Joan den azaroaren 16an Nafarroako eta bereziki gure zonaldeko (Mañeruko, eta Izarbeko ibarrak) euskara komunitatearen egoeraren diagnosia elkarrekin egiteko lehen urratsa eman genuen.

Oraingoan baina hurrengo urratsa eman nahiko genuke zurekin, gure eskualdeko gizarte eragileek eta herritarren iritziak kontuan hartuz, zuen iritziak, datozen urteotarako plan estrategikoa diseinatzea. Horretarako metodologia parte hartzailea baliatu nahi dugu, abiapuntua pertsonak baikara; eta, gu guztiok dugunez ekintza eragiten, bideratzen edota egiten, ezinbertzekoa dugu Izarbe eta Mañeruibarretako euskaldun eta euskaltzaleen ideien ekarpena. Nola irudikatzen dugu gurean euskal komunitatea datozen urteotan?

Saioa larunbat honetan eginen da, martxoak 22, Garesko Erabilera Anitzeko gelan eta goizeko 10:00etan hasiko da 14:00etan bukatuz. Saio osoa euskaraz izanen da.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena