Datorren larunbatean eta igandean Kaixo, Frida! animazio filma Los Llanos Kulturagunean. Karine Vézina eta André Kadiren film hau 5 urtetik gorakoentzat da gomendagarria eta 82 minutu irauten ditu.
Sarrerak online eskuratu ahal dira hemen, edo txarteldegian bertan. Larunbateko fima 17:15ean eta igandekoa 17:30ean.
Sinopsia: Neskato berezi baten istorioa kontatuko dizuegu. Coyoacanen bizi da, Mexikon. Azkarra eta bizi-bizia da, dena interesatzen zaio. Eta zailtasunei aurre egiteko bere sormen harrigarria erabiltzen du. Neskato horren izena Frida Kahlo da.