Larunbat eguerdian Kantuz Txiki saio egokitua

Garean euskaldunon elkarteak Kantuz Txiki egitasmoaren formatua berritu du. Haurrak protagonistak izanen dira Kantuz saio honetan, musika, kantua, dantza, irriak eta txokolate goxoa! Den-dena ordubetean eta musika eskolako patioan, martxoak 27, larunbata, 12:00etan.

Covid-19ren aurkako neurriak direla-eta, haurrek heldu batek lagunduta etorri behar dute eta familia bakoitzak bere aulki-multzoa izanen du, kantu eta dantza proposamenek elkarren arteko distantziak errespetatuko dituzte. Deskargatu hemen kantutegia PDF-n.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena