Kotarro aldizkariaren 27. ale hau Lizarraldeko hainbat norbanakoren argazkiarekin zabaldu dugu. Foru enparantzan elkarturik “Nafarroako Gobernuak «mutu» nahi dituela salatu” dute eta horrekin batera “euskal komunitatea martxoaren 22an Iruñean eginen den manifestaziora” deitu dute. Horren haritik “Lizarraldetik protestara joateko motibo bila irten gara kalera“.
Horren ondotik, Coaching, Programazio Neuro Linguistikoa eta EFT-ren gisako hitzez edo teknikez gehiago jakiteko asmotan Elena Etxalarrengana jo dugu. Elkarrizketa sakonean egindako galderei argitasunez erantzun digu. Bestetik, ohikoa dugun Foto-inkesta atalean “sendatzeko, indartzeko edota ezohiko bizipenak sentitzeko … zientzia edota ohiko medikuntzatik kanpo” zer den ezagutu nahi izan dugu.
Azkenaurreko orrialdean bertzetik, gai mamitsu hauek arinduz, Gari eta Sei-ren biñeta eta ohiko denborapasak topatuko dituzue. Azken orrialdean aldiz pasa hilabeteotan Lizarran Bai Euskarari Ziurtagirira batu diren hiru komertzio berri plazaratu ditugu.
Kotarro 27-ren pdf-a irakurtzeko hemen klikatu eta aurreko Kotarroak hemen.