Korrika Txikia Aritzalatik Abartzuzara. Argazki galeria.

Korrika Txikia Irantzun

Larunbata honetan Irantzuko Mankomunitateko herrien Korrika Jaia ospatu da. Horrela, hamaikak aldera Aritzalatik abiatu den Korrika Txikiarekin eman zaio hasiera egunari. Korrika Txiki honetan Irantzuko Mankomunitateko udalerriek kilometro sinboliko bana egin dute eta haur txiki zein ez hain txikiek ere lekukoa eramateko aukera izan dute. Abartzuzara iristean “ezusteko” ederra hartu dute haurrek bertan puzgarria baitzegoen. Hasiera batean antolatzaileek puzgarrira sartzeko ilarak ezartzen saiatu badira ere, azkenean uko egin behar izan diote haurren grina ikusita eta hauek kaos ederrean aritu zaizkigu saltoka.

Bitartean, txistorraz hornitutako hamaiketako goxoa prestatu zuten eta, aldi berean, urdaiazpiko handi bat frontoiko horman zintzilikatu dute. Argazkiari begiratuta gai al zarete haren altuera asmatzeko? Urdaiazpikoa asmatzen zuenarentzako edo gehien gerturatzen zenarentzako zen.

Argazki galeria osoa ikusteko hemen klikatu.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena