Korrika bidean da, eta lasterka hasi baino askoz ere lehenago abiatzen da lasterketa erraldoia. Hala, ostegun honetan, urtarrilak 15, 18:30ean Gazteriaren Etxean, Korrika aurkezpena, denda eta gala eginen dira. Ezin galdu!
Bestalde, azkenik argitaratu da Korrika ibilbidea, Lizarratik martxoaren 22an igaroko da, igande gaueko 21:00ak pasata.




