Korrika amaiera jaia: autobusa Lizarratik eta Iruñeako egitaraua

Autobusa Lizarratik
(Autobusa Lizarratik Iruñeara)

Igandean 20. Korrika igandean iritsiko da Iruñeara eta euskaltegitik autobusa antolatu dute Lizarratik joateko, goizeko 9etan abiatuko da bus geltokitik. Txartelak, 8 euroan (Korrika Laguntzaileentzat) edo 10 euroan (arrunta), salgai Etxeberria naturdendan, Ikastolan eta Lizarrako euskaltegian.

Korrika jaiak hiru gune nagusi izanen ditu: Labrit (bertso bazkari Alaia Martin, Miren Amurizarekin; eta ondoren Dantzaro), Antoniutti (Kontzertuak: Altxatu, Gatibu, Hibakusha, Maider, Sorkun, Trikidantz), Familia gunea Baratxurien plazan eta aduana txokoan (Puzgarriak, ludoteka, Zirikia Zirkus, Hodei Magoa, Dindaia tailerrak, Kiki, Koko eta Moko…) eta bestelakoak: Artisau azoka San Nikolas plazan, Errigora azoka San Frantzisko plazan, eta alde zaharrean jaia, kale animazioa, DJ Bull…

Korrika amaiera jaiko egitaraua (handiago ikusteko klikatu gainean):
Egitaraua

Korrika amaieraren mapa, Iruñea (handiago ikusteko klikatu gainean):
Korrika mapa

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena