Larunbatean aurkeztu zen Estellerriko Korrika Lizarrako Basaula elkartean. Bertan, Korrika 18ren nondik norakoak zehaztearekin batera, honen mezua eta omenduak aurkeztu zizkiguten. Eta, azken hori izan zen gaueko momenturik hunkigarriena; euskaltegian dauden eta izan diren ehunka ikasleen izenean bostek omenaldi xumea jaso zuten.
Poema bana jaso zuten Kreszen, urtetan euskaltegian egonik, zailtasunak zailtasun aurrera doan laguna; Lorena eta Alejandro, kanpotik etorritako bikotea, biak euskaltegian eta semea euskarazko murgiltze ereduan; Luzia, bere euskalduntzean honen alaben bidean lagundu nahi izan diena; Edurne, A ereduan ikasi eta bertan hasitako bidea orain osatu nahi duena … Omenaldian erran bezala, Edurne, Luzia, Alejandro, Lorena eta Kreszen bezalako lagunen ahaleginek egiten dute posible euskaraz bizitzeko hautua hartua dugunok aukera hori egingarri izatea. Eskerrik asko egiten ari zareten bidearengatik.
Argazki gehiago ikusteko klikatu hemen.
Gure Kreszen!! Ni ere hunkitu naiz argazkia ikustean. Muxu haundi bat guztiontzako.