Korrika 18 txikia Lizarran, eskoletako haurrek lekukoa hartu dute

mezuak irakurtzen

Txupinazo baten bitartez eman zaio hasiera Korrika Txikiari Lizarran. 16:15ean Ikastolako eta Remontibaleko D ereduko adin guztietako haurrak lau ibilbide ezberdinetatik abiatu dira eta Korrika eta, oro har, euskararen aldeko mezuekin bete dituzte Lizarrako kaleak. Minutu gutxiren buruan helmugara iritsi dira ehunka haur horiek eta Foru enparantza bete dute haien zarata alaiarekin. Bertan, musikak lagunduta eta jai giroan lekukoetan eramandako mezuak irakurri dituzte. Ondotik, eta apurka apurka, plaza husten joan da eta bere onera itzuli da. Azkenean eguraldiak ez du zapuztu asteetako lana, bejondeizuela!

Argazki galeria txikia ikusteko klikatu hemen.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena