Kike Amonarriz euskara elkarteen federazioko lehendakari berria

Kike Amonarrizek Elena Lakaren eskutik jaso du lekukoa irailaren 27ko batzar nagusian. Bertan bi aztergai nagusi izan ziren: lehendakari berria hautatzea eta hurrengo laurteetarako plan estrategikoa lantzen hastea.

Lizarrako Garean Elkartea kide dugu Topagunean eta, Nafarroako txoko honetatik ongi etorria ematen dio lehendakari berriari. Zorionak!

Aski ezaguna da Kike Amonarrizen jarduna komunikazioaren arloan eta baita sozioliguistikan ere. Baliteke, baina, ez izatea horren ezaguna Topagunearen barruan azken zortzi urte hauetan zertan ibili den. Besteak beste Topalabea taldearen partaide izan dugu, baita “Berrikasi eta berrikusi” txostenean ere, Euskaraldiaren prestaketa lanetan aritu da eta honen herriz-herrikako aurkezpen-hitzaldietan. Gainera, berriki, Galtzaundi Euskara Elkarteko lehendakaritza hartu du.

Lehendakari gisa egindako lehen hitzartzean landu nahi dituen helburu nagusiak zerrendatu zituen:

  1. Euskaltzaleen mugimenduak jauzi kualitatiboa emateko aukera izango du hurrengo urteetan, dauden elkarteak indartuz eta berriak sortuz, Euskal Herri osoan zehar.
  2. Euskara bizitza soziopolitikoaren erdigunera eraman behar dugu eta, maila eta eremu desberdinetan izango diren herri akordioetan, gai zentraletako bat izatea lortu, klima-aldaketa, berdintasuna edo aniztasuna bezalako gaiekin batera.
  3. Euskaraldiaren bigarren edizioak, aukera eta erronka berriak sortaraziko ditu.
  4. Erabilera sustatzeari begira, jauzi kualitatibo handia ematea, bi esparrutan bereziki: lan-munduan eta esparru ez-formalean (aisialdian).
  5. Euskalgintza indartu eta adostasun sozio-politikoak landu, Kontseiluaren barrutik. Topagunea indartzen den heinean, Kontseilua eta euskalgintza indartsuagoak izango baitira.

Argazkia: Euskarazko Wikipedia.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena