Karlismoaren museoak: liburu ilustratua eta etxerako scape-rooma

Karlismoaren museoak bi proposamen ekarri ditu etxerako, “On Karlosen Toisoia” liburu ilustratua eta “Toisoiaren ebasketa” etxerako scape-rooma.

“Toisoiaren ebasketa” jokoa online eta doan eskaintzen du. Bertan, nahi duen orok karlismoaren historiako gertakari bat iker dezake, hain zuzen ere, Karlos VII.a errege-nahiaren, Boet jeneralaren eta Milango Hotel de la Ville delakoan bitxi baten desagertze misteriotsuarekin lotua. Hemen deskargatzeko lotura eta argibide gehiago.

Bestalde, 10. urteurrenari amaiera emateko, Karlismoaren Museoak haurrentzako bi liburu argitaratu ditu, El toisón de don Carlos eta On Karlosen toisoia, Silvia Lizarragaren testuekin eta Roland Deaconuren ilustrazioekin.

“Bilatu eta topatu” formatuan eta Europako hainbat hiritan barnako bidaia bat osatzen duten ilustratutako 8 eszenen bidez, 4 eta 10 urte bitarteko haurrak gonbidatzen ditu ikertzaileak izan eta Karlos VII.aren toisoiaren lapurretaren misterioa ebatz dezaten.

Karlismoaren Museoan edo Nafarroako Gobernuko Argitalpen Zerbitzuan eros daiteke, 12 euroren truke.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena