Karlismoaren Museoa: Karlismoa komikian eta ilustrazioan.

Karlismoaren museoak, Tiza elkartearekin batera, aldi baterako erakusketa berri bat ekarri du Lizarrara. Tiza elkarteak komikia sustatzea helburu du eta erakusketa ikusgai izanen da irailaren 3tik urriaren 3ra.

Bertan berrogeita hamar bat lan aurkezten dira, gehienak 1980ko hamarralditik gaur egun arte argitaratuak. Besteak beste, honako egileen lanak erakusten dira: Carlos Azagra, Juan Luis Landa, Javier Mina, Albert Monteys, Joaquín Resano, Paco Roca, César Oroz, Pedro Osés, edo Santiago Sequeiros.

Argibide gehiago museoaren webgunean.

Aurreko artikuluaUdan Blairen azken ekitaldietan 100 bat lagun
Hurrengo artikuluaBertso jaialdia: Maialen Lujanbio, Julio Soto eta Amets Arzallus